Zergatik sortu nahi degu Portalondo bloga?

2009/12/25

Kaixo lagunok Hernaniko txoko honetatik!! Hauxe duzue Portalondo dorretxea XVgarren mendeko historiaz betetako eraikin ederra. Jentileen dorretzat ezaguna da ere baina Hernanin Portalondo bezela da ezagunagoa.

Esango dizuegu geroxeago dorretxe honi buruz hainbat ezaugarri baina lehenengo hasi gaitezen dorretxe honen azken urtetako bizitzan egon diren pertsona eta familiarekin.

Gure familiak XIXgarren mendean hartu zuen bizileku bezala, gipuzkoar senar-emazte bikote gazte batek hain zuzen ere. Gure birramona, Berastegiko Isabel Etxeberria Ustoa eta birraitona, Hernaniko Manuel Zubillaga Egañak izan ere. Lau seme-alaba izan zituzten. Nikolas, Martina, Maria eta Angelita.

Hurrengoak Hernaniko haren seme Nikolas Zubillaga Etxeberria eta bere emazte Carmen Huizi Zabala, Aranoko Enazti baserrikoa, izan ziren Portalondoneko biztanle.

Hauen bilobak gaude orain blog berri honen sormenaren inguruan, Nikolas eta Carmenen ondorengoak. Beren seme eta gure aita-ama-osaba-izebak, Manuel, Jose Luis, Isabel eta Paul.

Gehienok Zubillaga abizena dugu lehenengoa eta besteok Astigarragako Gurutzeaga, baina gune honetan batez ere Hernaniko Zubillaga eta Aranoko Huizitarren historiak kontatuko dizkizuegu.

Oraingoz, besterik gabe.

Eguberri ta Urteberri 2010  on!!

Advertisements

Portalondo elurpean

2010/01/31

Enazti baserria – Arano

2009/12/29

Hauxe da Aranoko Enazti baserria (Nafarroa). Este es el caserío Enazti de Arano (Navarra). Hementxe jaio zen gure amona Carmen 1898garren urtean. Aquí nacio en 1898 nuestra abuela Carmen.

Baserri honek ezaugarri nagusi bat du. Aranoko herritik urrun xamar dagoela eta erreka txiki baten bailara igaro behar dela herrira joateko aldapa handiak igaro behar direlarik. Este caserío tiene una situación peculiar. Está lejos del pueblo de Arano, justo en frente, y hay que atravesar un profundo valle de un pequeño riachuelo con cuestas imponentes para llegar al pueblo.

Argazki hauetan ikus daiteke zein aldapa gogorrak egin behar izan zituen gure amonak. Estas fotos muestran las cuestas que tuvo que haber hecho nuestra abuela.

(Fotos realizadas y cedidas muy amablemente por nuestro primo tercero Gustavo Lallée de Buenos Aires, hijo de Jorge Lallée y nieto de Ana Huici, a su vez prima de nuestra abuela Carmen y con la que mantuvo un estrecho contacto por carta aunque Ana era ya nacida en la Argentina. Gustavo, y su familia, es asiduo visitante de Euskalerria!).

Baserri honetan hazi zen gure amonaren sendia. Ama Francisca Zabala eta Aita Agustin Huizi Olaizola. Lau anai arreba, Jose, Balbina, Carmen bera eta Ramon gazteena. En este caserío se crió la familia de nuestra abuela. Su madre, Francisca Zabala y el padre Agustín Huizi Olaizola. Fueron cuatro hermanos, Jose, Balbina, Carmen y el más joven Ramón.

Casa Portalondo – Torre de los Gentiles

2009/12/25

Hauxe da argitaratu diren hartean daukagun informazioa, kaleen izenak eguneratu ditugularik:

“La Casa Portalondo o Torre de los Gentiles es una edificación de planta rectangular y cubierta a tres aguas. Forma medianera por su lateral derecho y tiene su fachada posterior ocupada por un adosado, mientras que las otras dos están libres. Remata la fortificación medieval de una manzana de la calle Kardaberaz, o antigua Urumea, en su encuentro con la calle Atzieta (en el nº 46).

Se trata de una casa-torre medieval, desmochada en la segunda mitad del siglo XV, que posiblemente formaba parte del muro defensivo de la villa y que estaría emplazada junto a una de las puertas del mismo.

Su exterior está realizado en piedra de sillería. Posee cuatro ventanas geminadas de arco apuntado con parteluz en la primera planta.

Mientras, en su fachada a la calle Atzieta destaca un añadido de base triangular de tres plantas de altura.

En la planta baja presenta grandes alteraciones constructivas y compositivas por la anárquica apertura de huecos de los locales comerciales. Los huecos de la planta superior son también de apertura posterior.

Actualmente, hay un local comercial en la planta baja y viviendas particulares en las otras dos.”

Estankoa eta explosiboak

2009/12/25

Bai. Alaxe izan zen. 1918garren urtean, dorretxearen ikuluak zeuden zati batean Manuel Zubillaga Egañak estankoa eta explosibo edo lehergai salmenta negozioak martxan jarri zituen. Bai, bai, estankoaren hasiera horretan arrobietako explosiboak gure etxean saltzen ziren. Ta alaxe zion kartelak: Tabacos, Lotería, Semillas y Explosivos (Expendeduría nº 2).

Dendaren atzekaldean eukitzen ziran ordu batzuetan Sorgintxulon zegoen polborinetik  ekarri ta gero. Dendara, arrobiko langileak etortzen ziran dinamitaren bila trenez normalean.

Bai, bai, explosiboak,  ondo irakurri dezute. Alaxe saltzen ziren eta Angelitaren seme Angelek dionez bere amak berak eramaten zituen batzuetan ere explosiboak trenera, honek inguruko arrobitara eman zitzan.

Estankoaren kargu jarri ziren gero bere alaba Martina, gero Carmen Huizi, Nikolas Zubillagaren alarguna ta azkenean estankoaren ardura alaba gazteenak hartu zuen, Angelita Zubillagak eta bere senar Sandalio Landaribar, 1955garren inguruan.

Eta beraren izenarekin ezagutu zen estankoa ia ia XXgarren mendearen bigarren zati osoan: Portalondo-Angelita Zubillaga, Tabacos y Papelería. gaur egun, Angelitaren alaba Arantxak darama negozioa, bere senarra keprekin batera.

Explosibo salmenta estankotik banatu egin zen 50garren amarkadan eta Nikolas eta Carmenen alaba Isabelen eta bere senar Astigarragako Iñaki Guruzeagaren, ardurapean geratu zen dorretxeko lehenengo solairuko bulego txiki baten (Isabel Zubillaga, Explosivos). Arrobien lanak goruntz egin zuen eta hementxe saldu eta banatu ziren arrobietara dinamita, nagolita, metxak, detonanteak.

Aldiberean, ikuluak zeuden beste zatian, Franco garaiko La Sindical-en bulegoa egon zen, argazki honetan ikusten den bezela.

Hello world!

2009/12/24

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!